FERNANDO_UNDA_RODRIGUEZ

Fernando Unda Rodríguez

Tesia 1989an defendatu nuen, UPV/EHUko Medikuntza Fakultatean, Salvador Aliño zuzendari izanik, matrize estrazelularreko molekulen garrantzia ikertuz minbizi ta metastasietan. Gero, odontoblastoen desberdintzapen prozesuak ikertu nituen  Louis Pasteur unibertsitateko medikuntza fakultatean, Estrasburgon, Jean Victor Ruch (†2003) irakaslearekin. 1998-2001 urteetan Yoshihiko Yamadarekin lan egin nuen, National Institute of Dental and Craniofacial Research (NIH, Bethesda, MD, USA) zentruan. Sagu embrioi lehen haginetako cDNA liburutegi bat prestatu genuen. Epiprofina/Sp6 transkripzio faktorea aurkitu ta identifikatu genuen. Odontogenesian, proteina hau funtsezkoa da ameloblastoen desberdintzapenerako ta enamel jariapenerako, eta baita odontoblasto eta dentinaren formakuntza egokirako ere. Gaur egun, hortz ta listu guruinen garapena erregulatzen duten seinalizazio bideak ikertzen ditugu, baita ere hortz ama zelulen ezaugarriak, eta Epiprofina/Sp6ren rola tumorigenesian.