PATRICIA_GARCIA_GALLASTEGUI

Patricia García Gallastegui

Foto de Patricia García Gallastegui

Biokimikan lizentziatura 2010 bukatu nuen, UPV/EHUko zientzia fakultatean eta horren bitartean Fernando Unda taldeko laborategian lan egin nuen, Eusko Jaurlaritzako lankidetza beka batekin. 2011an Ikerkuntza biomedikoko masterra egin nuen UPV/EHUko medikuntza fakultatean, Gangoiti fundazioko bekarekin. 2012.urtean doktorego tesia egiteko UPV/EHUko beka lortu nuen, tesia euskeraz defenditzeko. Nire proiektuaren izenburua honakoa da: "Delta-like (DLK) proteinen funtzioa listu guruin garapenean eta minbizietan". Lan honetan DLK1 ta DLK2, Notch 1 hartzaile lotugaien funtzioak ikertzen ditugu listu guruin hazkuntza organotipikoetan, Notch bidea edota inerbazio mailan eragina duten farmakoak ere erabilita. Aldei berean, listu guruin adenokartzinometaz eratorritako lerro zelularrekin ikertzen dugu. Gaur egun, artikulu bat argitaratze bidean gaude emaitz horiekin.