Aurkezpena

Administrazioaren Berrikuntza eta Modernizazioaren Zerbitzua (ABMZ-SIMA) Idazkaritza Nagusira atxikitako zerbitzua da, 2014an sortua unibertsitatearen administrazio antolaketa modernizatzeko eta baliabideen gestio zuzena, produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko.

Administrazioaren gestio hurbilagoa, gardenagoa eta arinagoa bultzatu nahian, hauek dira gure lan ildoak:

  • Administrazio elektronikoa ezartzeko bidean aurrera egitea.
  • Unibertsitateko zerbitzuekiko harremanetarako baliabide elektronikoak erabiltzeko erraztasunak ematea.
  • Unibertsitateko administrazioan betetzen diren gestio prozesuak antzematea, katalogatzea, birformulatzea eta erraztea.
  • Agirien gestio eta artxibo sistema aldatzea espediente eta agiri elektronikoak ere gorde ahal izateko
  • Gardentasun ataria bultzatzea, hedatzea eta eguneratzea.
  • Gestioa hobetzeko ekintzak zehaztea eta koordinatzea administrazioaren berrikuntza eta modernizazioa bultzatzeko.

Hau da: gestio eredu eraginkorragoa sustatzea kalitate oneneko zerbitzu publikoa eman ahal izateko, oinarri hartuta teknologia berrien erabilera, gardentasuna eta gobernu ona.