Zerbitzuen karta

Zerbitzuen kartak dira administrazio publikoek, zein bere antolakuntzan, darabilten dokumentuak hiritarrak ondoko gai hauen inguruan jakinaren gainean jartzeko:

  • eskaintzen diren zerbitzuak
  • zerbitzuok ematerakoan, kalitatezko konpromisoak
  • erabiltzaileek zerbitzua erabiltzerakoan dituzten eskubideak. 

UPV/EHUren ustez, Zerbitzuen Karta gestiorako eta kalitatea hobetzeko oinarrizko tresna da, lanean ari da unibertsitateko atal guztietan zerbitzuen karta ezartzeko.

Bestalde, administrazio elektronikoa ezartzea zerbitzuen eta barneko lan metodoen kalitatea hobetzeko bide da. Paperean oinarritutako ohiko administraziotik administrazio elektronikora aldatzeko bidean, urrats garrantzitsua da administrazioan egiten diren lanen prozedura guztiak zehaztea, erraztea eta katalogatzea.

ABMZk laguntza ematen du Zerbitzuen Karta egiteko, eta horren jarraipena egiten du, zeregin hori berezko baitu administrazioko atalekin prozeduren eta zerbitzuen katalogoa osatzeak, eta, horrela, tresna bakarrean biltzeko zerbitzuen informazio guztia, zertarako eta:

  • Zerbitzuen Kartarako datu garrantzitsuak lortzeko
  • Zerbitzuen gestiorako eskuliburua izateko.
  • Izapide elektronikoaren bidez egin daitezkeen prozedurak antzemateko
  • UPV/EHUko prozeduren eta zerbitzuen katalogoa osatzeko