Alexander López Urionabarrenechea
CV laburra
Kimika ingeniaria eta Ingurumen Ingeniaritzako doktorea, nazioarteko aipamena eta aparteko saria dituena. Bere ikerketa-eremua bigarren mailako lehengaiak, erregai alternatiboak edota energia lortzean zentratzen da, industria-jatorriko zein hiri-jatorriko hondakin konplexuen tratamenduan oinarrituta. Nazioko, autonomia-erkidegoko eta unibertsitateko lehiaketa-deialdien 10 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikertzaile nagusia izan da horietako batean, baita enpresekin sinatutako 7 ikerketa-kontratu pribatutan ere, besteak beste Repsol YPF eta BEFESA R&D. Ekoizpen zientifikoari dagokionez, 35 artikulu argitaratu ditu eragin handiko nazioarteko aldizkarietan eta liburuko kapitulu 1 (19 Q1, 16 Q2, 1727 aipamen, h indizea = 18). 2022an, mundu mailan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2ren parte izan zen, Stanfordeko Unibertsitateak urtero argitaratzen duen rankingaren arabera. Gainera, Europar Batasunean (Alemania, Italia, Frantzia) eta Erresuma Batuan baliozkotutako patente espainiar baten asmatzaile nagusia da. Era berean, 70 komunikazio aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Ekoizpen zientifiko honek 2 seiurteko ikerketa aintzatestea ekarri dio. Doktoregoko bi programatako kidea da: Ingurumen Ingeniaritza eta Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza. 3 doktorego-tesi zuzendu ditu, horietako bat nazioartekoa eta aparteko saria duena, eta beste bat industria-doktoregoko aipamena duena. Gaur egun beste 5 doktorego-tesi zuzentzen ditu. Azkenik, sustantzia arriskutsuek eragindako istripu larriei buruzko legeriak eragiten dien euskal enpresen segurtasun-txostenak ebaluatzeko Euskoiker Fundazioaren erakunde ebaluatzaileko kide da.
Irakaskuntzaren arloan, Ingurumen Teknologietako irakasle agregatua da Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoko eta Ingurumeneko Ingeniaritza Departamentuan, 2023tik irakasle oso gisa akreditatuta. Hurrengo irakasgaietan ematen du eskola: "Hondakinen Laginketa eta Analisia" Ingurumeneko Ingeniaritzako graduan, "Hondakinen Kudeaketa" eta "Industria-hondakinen eta kutsatutako lurzoruen tratamendua" Ingurumen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Masterrean, eta "Materialen Birziklapena" Material Aurreratuen Ingeniaritzako Masterrean. UPV/EHUren irakaskuntza-ebaluazioko DOCENTIAZ programan 94.92/100 eta 86.32/100eko balorazioa lortu du ebaluatutako bi deialdietan.