Erreakzio-sistema aurreratuak

Diseño de sistemas avanzados de reacción

Erreakzio-sistema aurreratuak

Sistema hauen helburua erreakzio-sistema katalitikoak eta bereizte-eragiketak bateratzen dituen prozesuak garatzea da, honekin prozesu globalaren eraginkortasuna handituz eta erlazionatutako gastu finko eta aldakorrak minimizatuz.

Fase gaseosoko sistemetan mintz selektiboen erabilera aztertzen da, gas korronteak arazteko edota oxigenoa airetik bereizteko. Bestalde, egoera likidoan ematen diren deshidratazio-erreakzio katalitiko anitz oreka termodinamikoak mugatzen ditu. Eragozpen hau saihets daiteke deshidratazio-mintzak erabiliz, edota erreaktibo eta produktuen lurrunkortasun ezberdinez baliatzen den destilazio erreaktiboa erabiliz, modu honetan erreakzioa orekako balioetatik haratago eraman ahal izateko erreakzio-tenperatura jakin batean.

Beste alde batetik, albo-erreakzio ugari ematen diren prozesuetan produktuen degradazio azkarra eman ohi da, erreakzioaren etekina murriztuz. Arazo hau ekiditeko beste teknologia batean ikertzen ari da taldea, hain zuzen, aldi bereko erreakzio-produktu lurrunkorren erauzketa (gas geldo batek eraginda)  katalizatzailea esekiduran aurkitzen den nahaste-erreaktore batean.

Azkenik, bero-transmisio hobea duten sistema mikro-egitaratuetan ere ikertzen dihardu taldeak, hidrogenoaren ekoizpenerako azpiegituren tamaina murrizteko.