Berriak

Pedro Luis Arias eta Alexander Lopez-Urionabarrenechea argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2en taldean daude, Stanford Unibertsitateko rankingaren arabera.

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/15

Euskal Herriko Unibertsitateko 151 ikertzaile daude argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan zituztenen % 2en taldean: 99 senior zerrendan ((ikerlariak bere ibilbide profesionalean jasotzen dituen aipamenei dagokie zerrenda hori), 126 azken urteko zerrendan (kasu honetan 2021 urteari dagozkion aipamenak) eta 74 bi zerrendetan. Hala dago jasota Stanford Unibertsitateak argitaratu duen azken Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan. Honen arabera, euskal unibertsitate publikoa ranking honetan eragin gehien dutenetarik bigarrena da, Bartzelonako Unibertsitatearen ondoren.

Zerrenda hauetan, Supren ikerketa-taldeko Pedro Luis Arias eta Alexander Lopez-Urionabarrenechea agertu dira aurten. Zorionak!