Ikastetxe Nagusian Ingurumena Hobetzeko Plana abian jarri dugu. Era honetan Ikastetxe Nagusiko jarduerak ingurumenari egiten dion kaltea gutxitzen saiatuko gara.


Plan honekin gure helburu nagusiak ontziak, papera eta olioa birziklatu, papera berrerabili eta energi elektrikoa, gasa eta uraren kontsumoa murriztea dira.


Helburu hauek lortzeko jarritako ekimenak hauek dira:


• Paper zuriaren ordez paper birziklatua eta klororik gabea erabiltzea.
• Inprimagailuen konfigurazioan kopiak bi aldeetatik eta zuri beltzean inprimatzeko aukera lehenestea.
• Ikasketa gune komunetan erretiluak jartzea, erabilitako papera jasotzeko.
• Edari beroen makinetan "edalontzirik gabe" aukera konfiguratzea.
• Plastiko, papera eta hondakin orokorrak bereizteko edukiontziak jartzea.
• Jantokiko zerbitzuak sortzen dituen ontzi eta paper guztiak birziklatzea.
• Ditugun argiak kontsumo baxukoengatik ordezkatzea.