Elkarteekin Bitartekaritza Foroa
EHUko Elkarteekin Bitartekaritza Foroa unibertsitateko partaidetza, elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko sortutako espazio egonkorra da. Foro honen bidez, unibertsitateko ikasle elkarteen eta EHUren arteko harremanak sendotu nahi dira, komunikazio zuzena eta gardena erraztuz eta interes komuneko gaien inguruko informazio-trukea eta koordinazioa bultzatuz.
Era berean, foroak aukera ematen du ikasle elkarteen ekarpenak, proposamenak eta beharrak modu egituratuan partekatzeko, EHUk bere jarduerak eta parte-hartze aukerak ezagutarazteko, eta unibertsitate-komunitatearen garapena eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko duten elkarlaneko ekimenak eta lan-ildoak bultzatzeko.