inf_partaidetza_zuzendaritza

Partaidetza Zuzendaritza

 

AURKEZPENA

Partaidetza Zuzendaritzak EHUn ikasleen parte-hartzea sustatzen du, unibertsitateko bizitzako arlo desberdinetan inplikazioa eta ordezkaritza aktiboa bermatuz. Horretarako, hainbat esparrutan jarduten da: alde batetik, ikasleek gobernu- eta ordezkaritza-organoetan duten presentzia bultzatzen du, horien prestakuntza eta informazioa sendotuz; bestetik, komunitate unibertsitario osoaren arteko komunikazioa eta elkarlana indartzen saiatzen da, parte-hartze prozesuak errazteko tresna espezifikoen bidez.

Horien artean nabarmentzekoa da Elkarteekin Bitartekaritza Foroa, EHUk eta ikasle antolakundeek elkar ezagutzeko, informazioa partekatzeko eta proposamenak egiteko ekimena. Halaber, EHUagora abian jarri da, Gradu eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordetzarekin elkarlanean, ikasleek ingurune digital seguru batean iritziak partekatu, proposamenak egin eta eztabaidan jardun ahal izan dezaten. Gainera, Zuzendaritzak ikasleen ekimen propioak babesten ditu, elkarteen erregistroa erraztuz.

Horrez gain, 2024an Gobernu Kontseiluak onartutako Ikasleen II. Partaidetza Planaren garapenaren bidez, parte-hartze aktiboa eta elkarlanean oinarritutako kultura sendotu nahi da unibertsitatean 

Zuzendaritza honen baitako programa eta zerbitzuen artean leudeke:

. Eztabaida Liga

. EHUko Ikasle eta ohiko ikasleen elkarteak

. Berdinen arteko tutoretzak (BAT programa)

. Ikasleekin zerikusia daukaten jardueretarako diru laguntzak emateko programa

. Ikasleen ordezkaritza

. Elkarteekin Bitartekaritza Foroa

. Bestelako partaidetza ekintzak

 

 

HARREMANETARAKO

Partaidetza zuzendaria: Izaro Gorostidi Bidaurrazaga partaidetza-zuzendaritza@ehu.eus