Partaidetza Zuzendaritza
AURKEZPENA
Partaidetza Zuzendaritzak EHUn ikasleen parte-hartzea sustatzen du, unibertsitateko bizitzako arlo desberdinetan inplikazioa eta ordezkaritza aktiboa bermatuz. Horretarako, hainbat esparrutan jarduten da: alde batetik, ikasleek gobernu- eta ordezkaritza-organoetan duten presentzia bultzatzen du, horien prestakuntza eta informazioa sendotuz; bestetik, komunitate unibertsitario osoaren arteko komunikazioa eta elkarlana indartzen saiatzen da, parte-hartze prozesuak errazteko tresna espezifikoen bidez.
Horien artean nabarmentzekoa da Elkarteekin Bitartekaritza Foroa, EHUk eta ikasle antolakundeek elkar ezagutzeko, informazioa partekatzeko eta proposamenak egiteko ekimena. Halaber, EHUagora abian jarri da, Gradu eta Eraldaketa Digitaleko Errektoreordetzarekin elkarlanean, ikasleek ingurune digital seguru batean iritziak partekatu, proposamenak egin eta eztabaidan jardun ahal izan dezaten. Gainera, Zuzendaritzak ikasleen ekimen propioak babesten ditu, elkarteen erregistroa erraztuz.
Horrez gain, 2024an Gobernu Kontseiluak onartutako Ikasleen II. Partaidetza Planaren garapenaren bidez, parte-hartze aktiboa eta elkarlanean oinarritutako kultura sendotu nahi da unibertsitatean
Zuzendaritza honek kudeatzen dituen programa eta zerbitzuen artean, honako hauek daude:
. EHUko ikasle eta ikasle ohien elkarteak
. Berdinen Arteko Tutoretza (BAT programa)
. Ikasleekin zerikusia daukaten jardueretarako diru laguntzak emateko programa
. Ikasleen ordezkaritza
. Elkarteekin Bitartekaritza Foroa
. Bestelako partaidetza ekintzak
HARREMANETARAKO
Partaidetza zuzendaria: Izaro Gorostidi Bidaurrazaga partaidetza-zuzendaritza@ehu.eus