Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zientzia eta Teknologia Fakultatearen azalpena Ingeniaritza Teknikako Elkarteko Kontseilu Nagusiaren adierazpenaren gainean

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/15

  •  Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoko Titulua (gaur egun Ingeniaritza Kimikoko Gradua) 1999.etik eskaintzen da. Tituludun gehienek Ingeniaritza Kimikoaren arloan lan egiten dute, ardura handiko karguetan eta bai estatu zein nazioarteko enpresetan: Smurfit Kappa, Acciona, Fluytec, Vicinay, Bionor, Sidenor, Repsol, Nestlé, Maxam, Basf, HPD Process Engineering, Sacyr Industrial, Petronor edo Sener, besteak beste.
  •   Zientzia eta Teknologia Fakultateak Lizentziatura eta Goi Ingeniaritzak besterik ez du eskaini, eta inoiz ere ez Ingeniaritza Teknikorik. Nahiz eta bere tituludunek jarduera profesionalerako elkargokidetzarik ez behar, nahi izanez gero ez lukete egingo Ingeniaritza Teknikoko Elkargoan, Ingeniaritza, Kimika edota Ingeniaritza Kimikoko Elkargoetan baizik.
  • • 14/15 ikasturtean Ingeniaritza Kimikoko Masterra eskainiko da, zein Graduarekin batera, Ingeniaritza Kimikoaren arloko Master titulu ofiziala lortzeko beharrezkoan diren ezaupide guztiak bermatzen dituen. Titulu hori ingeniari kimikoaren profesioa arautzeko estatuko ekimenera eta Europako Unibertsitate Esparrura egokituta dago.
  • Informazio gehiago
    www.ik.ehu.es
    Ingeniaritza Kimikoa Saila: 
    Tfnoa: 94 601 53 63,
    e-posta: iks.zuzendaria@ehu.es