Breadcrumb

Jardunaldia: Vulnerabilidad hídrica

Jardunaldia: Gestión de riesgos y adaptación al cambio climático a nivel municipal: Vulnerabilidad hídrica

Klima-aldaketa erronka globala da, eta premiaz heldu behar zaio. Tokiko erakundeak funtsezko eragileak dira klima-politikak planifikatzeko eta aurrera eramateko, bereziki klima-aldaketaren inpaktu negatiboak murriztuko dituzten egokitzapen-neurriak.

2024ko urtarrilean, Eusko Legebiltzarrak, gehiengo zabalarekin, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legea onartu zuen. 15. artikuluan, Legeak plangintzako funtsezko tresnak jasotzen ditu, besteak beste, lurralde historikoek eta toki-erakundeek garatu beharreko klima- eta energia-planak. Legeak plan horien gutxieneko edukiak ere jasotzen ditu, besteak beste, elementu kalteberak identifikatzea eta ezaugarritzea.(18. artikulua). 

Indarrean dagoen legeriak dakartzan betebeharrak kontuan hartuta, jardunaldi honen helburua zubi bat ezartzea da, eremu akademikoan (UPV/EHU) kalteberatasun hidrikoaren arloan sortutako ezagutza eta udalerrien plangintza- eta kudeaketa-beharrak bi norabidetan lotzeko. Lurraldearen urrakortasun hidrikoa azter daitekeen zabaltasunetik abiatuta, jardunaldi honetan klima-aldaketaren ondorioak, baliabide hidrikoen eskuragarritasuna eta hiri-plangintza aztertuko dira. 

Hizlariak

Informazio osagarria