Alberto Magno 2026. Egresatuen 53. Promozioa
Data
2026/11/13, 17:00
Ordutegia
Ostirala
Kokapena
Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduazio ekitaldia
Ostirala, azaroak 13, 17:00ean
Bizkaia Frontoian
Luis
de Castresana Kalea, 2. Miribilla. Bilbao
Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 53. Promozioaren, hau da, 2025/2026 ikasturtean graduatutako ikasleen, graduazio ekitaldia, Bizkaia Frontoian ospatuko da azaroak 13 arratsaldean eta 2000 parte hartzaile baino gehiago espero ditugu.
Ekitaldian izango dira:
- Antonio Casado da Rocha, Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria, EHU
- Itziar Fernández Villanueva, Unibertsitate Komunitateko Arreta eta Zaintzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
- Itziar Alkorta Calvo, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa, EHU
- Gotzone Barandika, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea
- EHUko abesbatza
Ekitaldia Itziar Alkorta Calvo dekano berriaren ongietorriarekin hasiko da. 2025/2026 ikasturteko espediente onenei zein sari bereziei aipamen berezia egin eta gero, Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria den Antonio Casado da Rochak hitzaldia emango du:
Antoniok EHUn ikasi zuen, hasieran Informatika eta gero Filosofia. Gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da. Dekanordea eta Gipuzkoako campuseko zuzendaria izan ondoren, orain EHUko Ikerketa Errektoreordetzan dihardu, etika eta ikerketaren integritatea sustatzen.
Bere hitzaldiaren izenburua "Hautuz egindako etika bat / Una ética hecha de elecciones" da eta duela pare bat urte Zientzia eta Teknologia Fakultatean graduatu ziren Ane, Beñat eta Carlaren fikziozko istorioa kontatuko digu. Gaur egun, Ane, Beñat eta Carlaren ibilbide profesionalek datuen osotasunarekin, egiletzarekin eta komunikazio zientifikoarekin lotutako hiru dilema planteatzen dizkiete. Nola har ditzakegu erabaki arduratsuak zalantzak ditugunean, denbora gutxi dugunean edo beste pertsona batzuen presioa jasaten dugunean?
Hitzaldi honetan, fikziozkoak baina sinesgarriak diren hiru kasu erabiliko dira etikak batzuetan bistakoa izan arren oharkabean pasa daitekeela erakusteko, Edgar Allan Poeren Lapurtutako gutuna ipuineko gutunaren antzera. Hura aurkitzen ikastea gure heziketa zientifikoaren parte da; unibertsitate-garaitik harago, bizitza osoan zehar irauten duen bidea da.
Jarraian, diplomak banatuko zaizkie graduatuei eta masterreko tituludunei. Guztira, 350 tituludun berritik goraren parte hartzea espero da. Itziar Fernández Villanueva Unibertsitate Komunitateko Arreta eta Zaintzako zuzendariaren eta Itziar Alkorta Calvo Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoaren agerraldiaren ostean Gotzone Barandika Argoitia EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak ekitaldiari amaiera emango dio.
EGITARAUA
- Itziar Alkorta Calvo Zientzia eta Teknologia fakultateko dekanoaren ongietorria
- Diploma banaketa 2025/26 Sari Bereziei eta Espediente Onenei
- Hitzaldia Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria den Antonio Casado da Rocharen ahotik
- 2025/26ko promoziokoei diplomak ematea
- Itziar Fernández Villanueva Unibertsitate Komunitateko Arreta eta Zaintzako zuzendariaren hitzartzea
- Itziar Alkorta Calvo Zientzia eta Teknologia fakultateko dekanoaren hitzartzea
- Gotzone Barandika EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearen hitzartzea