Hitzaldia: "Modelo Zientifikoak eta modelo mentalak: Ikerketa-ibilbide baten uztardura". Jose Ramon Díez
Data
2026/11/04, 12:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Zikloa
ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2026ko Udazkeneko Jardunaldiak
Eguna: 2026/11/04
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfoa
Hitzaldia: "Modelo Zientifikoak eta modelo mentalak:
Ikerketa-ibilbide baten uztardura".
Jose Ramon Díez Dra.,
Bilboko EHUko Hezkuntza Fakultateko Dekanoa.
Laburpena
Hizlariaren ikerketa-ibilbideak erakusten du zientzia egiteak eta zientzia irakasteak oinarri epistemologiko bera dutela: sistema-objektua aldatzen da, baina epistemologiari eusten zaio. Hitzaldiaren ardatza «modeloa» hitzak komunitate zientifikoan eta ikasgelan duen esanahia da. Ibai-ekologian, adibidez, modelo zientifikoak eraiki, kontrastatu eta aldatu egiten dira. Ikasgelan, berriz, ikasleriaren eta etorkizuneko irakasleriaren modelo mentalak ez dira akatsak, baizik eta koherenteak eta aldaketarekiko erresistenteak diren modeloak; hala gertatzen da ibai-ekosistemak, ur-zikloa, landareen elikadura eta biodibertsitatea hobeto irakasteko egindako ikerketetan. Diseinuan oinarritutako ikerketak ulermenaren bilaketa eta aplikazio praktikoa lotzen ditu, eta bi ibilbideak uztartzen dituen metodologia-eredua eskaintzen du. Amaieran, Biologiaren eta Zientzien Didaktikaren arteko lankidetza proposatuko da irakasle-prestakuntzan, graduko lanetan eta tesien zuzendaritzan.
Hizlariaren datuak
Joserra Díez (Bilbo, 1970) Biologian lizentziaduna (1994) eta Biologia Zientzietan doktorea (2000), EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2010etik Irakasle da Bilboko Hezkuntza Fakultateko Matematikaren, Zientzia Esperimentalen eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailean. Eta 2025eko martxotik fakultate horretako dekanoa da. Lanbide-jarduera norbere kontura garatu du (toki-erakundeentzako ibai- eta baso-lehengoratze proiektuak), eta Eusko Jaurlaritzarentzat zein foru aldundientzat lan egin du Natura 2000 Sarearen eta Natura Babesguneen plangintzan eta kudeaketan. 2006tik 2010era Biologia eta Ingurumen Zientzietako lizentziaturetan irakasle izan zen, eta berriz ere Ibai Ekologiako taldeko ikertzaile. Bere ikerketa-ildoak Zientzia Hezkuntzan (Lurraren eta Bizitzaren zientziak hobeto irakasteko moduan) oinarritzen dira, uraren eta lurraldearen gaiari arreta berezia emanez. Halaber, ibai-errestaurazioan eta Uraren Kultura Berria zabaltzean aritzen da, era aktiboan.