Espaina eta Italiako Matematika Elkarteen Biltzar Bateratua
Lehenengo argitaratze data: 2014/06/30
Ekainaren 30a eta uztailaren 4a bitartean, Zientzia eta Teknologia Fakultatean "First Joint International Meeting RSME-SCM-SEMA-SIMAI-UMI" izeneko biltzarra ospatuko da, European Mathematical Society (EMS) delakoak eta Espainiako eta Italiako Matematika Elkarteek antolatuta.
Programa zientifikoa biltzarreko web atarian eskuragarri dago:
14 osoko hitzalditan, mini-kurtsoan eta 300 hitzaldi baino gehiagotan zehar, jakintza matematikoaren alor gehienak aztertuko dira. Biltzarrean nazioarteko 500 biltzarkide baino gehiagok izena eman dute.