Breadcrumb

Eduki publikatzailea

CURIE Lehiaketaren sari banaketa

Irudia

Gaur, otsailak 27, astelehena, 11: 30ean, Curie Lehiaketako sariak banatu dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Fisika-lehiaketa bat da. Parte-hartzaileek 4 ordu dituzte 3 edo 4 laguneko taldeetan 5 arazo konpontzeko. Arazoak askotarikoak dira, graduko hainbat irakasgai eta mailatakoak, eta graduko hainbat irakaslek proposatzen dituzte. Mailari dagokionez, lehiaketa hau jende guztiak parte hartu eta ahal duena egin ahal izateko pentsatuta dago; izan ere, prozedura ebaluatzeaz gain, sormena ere ebaluatzen da arazoak konpontzeko orduan.

Lehenengo edizio hau otsailaren 17an egin da, eta fisikako eta ingeniaritza elektronikoko hainbat ikastarotako 12 taldek parte hartu dute, gutxi gorabehera 40 lagunek.

Hauek izan dira talde irabazleak:

  • 1. AHBko
  • 2. RODINYER
  • 3. BREMSSTRAHLUNG.

CURIE (Científicos Unidos Realizando Investigación Estupenda) lehiaketa Zientzia eta Teknologia Fakultateko lehiaketa bat da, Zimatek fisikako eta ingeniaritza elektronikoko ikasleen elkarteak antolatua.

Zimatek Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasleen elkartea da, eta Fisikaren mundua Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa zein beste karrera batzuetako ikasleengana hurbiltzea du helburu nagusi.