Eduki publikatzailea

Ekainak 5: Ingurumenaren Nazioarteko eguna

Altxa ezazu zure ahotsa, ez itsasoaren maila

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/04

 

Ekainaren 5ean mundu osoan Ingurumenaren eguna ospatuko da goiburu honekin:  "Altxa ezazu zure ahotsa, ez itsasoaren maila".


Fakultateak ingurumenaren aldeko ekintzak burutu izan ditu eta Ekoscan ingurumen agiria lortu du Ihobek emandakoa.


Burutu ditugun ekintzen artean, irakaskuntzaren arloan (A eta B eraikinean) ondokoak dira:

  • Jende gutxi dagoen momentuetan korridoren argitatzea berriz diseinatu.
  • Ordenagailuen konfigurazioa, inprimatzeko b/n-n eta bi aldeetatik Dekanotzan eta Idazkaritzan.
  • Paper birziklatuaren aldeko aldaketa.
  • Paperaren ordez esku lehortzaileak.