Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bi belaunaldiren arteko topaketa

Urtarrilaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko egungo ikasleen bi belaunaldi, Esperientzia Geletako ikasleak, "Giza gorputza" ikasgaia ikasten ari direnak eta Biokimika eta Biologia Molekularreko graduko azken kurtsoko ikasleak elkartu ziren. Esperientziako ikasleek Leioako campusa bisitatzeko hainbat urte daramatzate, baina, oraingoan, graduko ikasleekin ere antolatu dugu topaketa. Topaketa hori oso aberasgarria izan da bi taldeentzat, esperientziak eta kezkak elkartrukatu baitzituzten Zientzia eta Teknologia Fakultateko Areto Handian antolatutako kafe baten inguruan.
Jarduera horri esker, alde batetik, Unibertsitatean egindako instalazioak eta ikerketa ikusarazten ditugu, eta, bestetik, ikasle erretiratuen bizi-esperientzia ematen diegu belaunaldi berriei.