ENLIGHT+ SHARE PROIEKTUAK UPV/EHUKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEAN EGIN DU BERE LEHEN JARDUERA PILOTUA
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/13
ENLIGHT+ SHARE proiektuak UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egin du bere jarduera pilotua, non Galwayko Unibertsitateko, Bordeleko Unibertsitateko eta UPV/EHUko kideak elkartu diren. Astebetez (maiatzak 5-9), DBHko eta batxilergoko ikasleen artean bokazio zientifikoak sustatzeko hezkuntza proiektu batean aritu izan dira elkarrekin. Gainera, SHARE proiektuak eduki zientifikoetan hezkuntza-bideratzaile gisa tresnak garatzea eta gure unibertsitateko ikasleak eduki zientifikoetan hezkuntza-bideratzaile gisa trebatzeko zeharkako gaitasunak trebatzea ditu helburu. FantasticDNA jarduerak, Galwayko Unibertsitateak garatutako Cell Explorers programaren barruan, UPV/EHUko 20 ikasle boluntario baino gehiago trebatu ditu. Jardueran Colegio Irlandesas Leioa, Colegio Europa Getxo, Mertzede Ikastetxea Gernika eta Bermeo BHIko bigarren hezkuntza eta batxilergoko 150 ikasle baino gehiago hartu dute parte.
