2014ko Olinpiada Zientifikoetako domina banaketa burutu da
Lehenengo argitaratze data: 2014/05/30
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan Euskal Erkidego Autonomoko Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako Olinpiadetako parte-hartzaileei aintzatespena egiteko ekitaldia ospatu zen ostiralean, maiatzak 16.
Bertan, diplomak banatu zaizkie irabazle zein parte-hartzaileei, baita urrezko, zilarrezko eta brontzezko zilarrak eman ere.
Irudi galeria
-
Maite Odriozola Garmendiak urrezko domina lortu du Kimikako Olinpiadan. Izaskun Astondoak eman dio saria, AVEK-KIMIKA elkarteko presidenteak. -
Alberto Hijano Mendizabalek urrezko domina lortu du Fisikako Olinpiadan. Saria Raúl Pérezen eskutik jaso du. -
Javier de la Bodega Domingo-Aldamak urrezko domina lortu du Matematikako Olinpiadan. Saria Pedro Alegría irakaslearen eskutik jaso du. -
David Oliver Gutiérrezek urrezko domina lortu du Biologiako Olinpiadan. Saria Beñat Zaldibar irakaslearen eskutik jaso du. -
Nerea Díaz Rosek urrezko domina lortu du Geologiako Olinpiadan. Saria Arturo Apraiz irakaslearen eskutik jaso du. -
2014ko Olinpiada Zientifikoetan saritutako ikasleak.
