EPEZ XIX ERASMUS+ BEKAK: ENPRESATAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/07
Euskal Herriko Unibertsitateak atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko EPEZ XIX Eramus + izeneko beka-programa jarri du martxan:
Beka kopurua: 40 beka
Jarduera: enpresetan praktikak egitea, profil bakoitzerako lan-plan pertsonalizatuarekin. Enpresak hautatutako bakoitzaren profilaren eta interesaren arabera bilatuko dira.
Helmugak: EBko herrialdeak, hala nola Irlanda,Italia, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika...
Hartzaileak: 2023/2024 ikasturtean beren azken urtean dauden UPV/EHUko gradu edo master ofizialeko ikasleak; titulua 2024ko ekaina eta urria bitartean lortuko dutenak.
Hasiera datak: 2025eko otsaila gutxi gorabehera
Iraupena: Praktikek 3 hilabeteko iraupena izango dute.
· Deialdia irekita: 2024/06/07tik-2024/07/08ra
Bete beharreko baldintzen, bidali beharreko dokumentazioaren eta epeen informazioa eskuratzeko: