Aintzinako Burdinaren Erredukzioa
Data
2025/12/03, 08:30 - 14:00
Kokapena
Kokapena
Bizkaia
Euskararen Eguna, Labe Ikasleen Ikerketa taldearen eskutik
LABE izeneko Kimika eta Geologiako ikasleen ikerketa taldeak Euskararen eguna ospatzeko hilabeteetan zehar prestatzen egon garen arkeologia experimentaleko proiektuaren aurkezpena egingo du.
Proiektuak burdinaren erredukziorako labe bat eraikitzea eta martxan jartzea ditu helburu. Horrekin batera, hainbat azterketa egingo dira, haien artean: CO2 eta CO isurketen neurketak, labearen barruko baldintza kimikoak aztertzea, metalen lixibiazioa, baita sortutako mineralen faseak ere.
Egun osoan zehar egongo dira Arboretum-en, baina apuntatu intereseko momentuak!
- 8:30 Txondorra Anfiteatroan
- 11:30 Prozesuaren hasiera Heliosziametroan
- 13:00-14:00 Labea irekiko dugu!
“Gure kulturaren izaera aldarrikatu nahi dugu zientziaz baliatuz, etor zaitez ikustera nola lortzen zen burdina antzina!!”, diote antolatzaileek.
