Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Konferentzia

Gabriel Tojoren hitzaldia: Cómo montar una empresa tecnológica química

Irudia

Datorren ostegunean, maiatzak 18, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Gabriel Tojo irakasleak "Cómo montar una empresa tecnológica química" izeneko hitzaldia emango du, Kimika Sintetiko eta Industrialeko Master eta Doktorego Programako Mintegi Aurreratuen esparruan.

  • Eguna: osteguna, 2023ko maiatzaren 18a
  • Ordua: 12: 00etan
  • Lekua: Gradu-aretoa, FCT/ZTF


Gabriel Tojo Suárez Kimika Organikoko irakasle titularra da Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Ekintzailetza teknologikoan ardaztu du bere karrera. Ildo horretan, industria kimikoko, farmazeutikoko eta bioteknologikoko hainbat enpresaren fundazioan parte hartu du, hala nola: Galchimia, S.A., Ams-Lab, S.L., Green-Solutions, S.L., Origo Biopharma, S.L., Chemosapiens, S.L. eta Cell Factory, S.L.

Gabriel Tojo Suárez aktiboki ari da bilatzen sektore teknologikoan inbertitzeko aukerak, unibertsitate-taldeekin eta kimikaren, farmaziaren eta bioteknologiaren arloan proiektu interesgarriak dituzten beste eragile teknologiko batzuekin lankidetzan aritzeko.