Zientzia eta Teknologia Fakultateko "Geologia Bizirik" programak batxilergoko 49 ikasle hartu ditu
Lehenengo argitaratze data: 2015/01/26
Urtarrilaren 15ean, osteguna, "Geología en Acción/Geologia Bizirik" programa abiatu da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa). Jarduera ludiko eta hezigarri hori Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietako batxilergoko ikasleei zuzenduta egon da. Ekimen honen helburua ikasleengan zientzia honenganako arreta piztea da, belaunaldi berriak geologiak egungo munduan duen oihartzunaz jabetu daitezen.
Batxilergoko 49 ikaslek hartu dute parte Mª Cruz Zuluaga irakasleak koordinatutako deialdi honetan. Ikasle horiek 22 ikastetxetatik etorri dira. 10 ikasle baino gutxiago egon dira gaztelaniaz, hori dela eta, jarduerak ele bitan gauzatu dira. Hiru taldetan banatu egin dira laborategiko praktiketan lan egiteko, eta aldi berean jarduera desberdinetan parte hartu dute.
Mikropaleontologia moduluan, ikasleek gaur egungo sedimentu batekin (hondartzako area) lebigatzea egin dute. Kontzentratua lupa binokular baten bidez analizatu da, eta bertatik foraminiferoak, ostrakodoak eta itsas sedimentuetako bestelako organismo arruntak erauzi dira: belaki espikulak, ekinodermatuetako arantzak, molusku bibalbioak eta gastropodoak. Horiek bildu eta gero, hobeto kontserbatutako aleen argazkiak atera dira kamera digitala duen mikroskopio estereoskopiko batekin.
Kristalografia eta mineralogia moduluan, kristaltze esperimentu baten bidez ikasleek mineralak nola sortzen diren ikusi dute. Halaber, haien ezaugarri fisikoetan eragina izan dituzten faktoreak ezagutu dituzte eta, ale desberdinen identifikazio praktikoa eginez, mineralak nola identifikatu daitezkeen ikasi dute.
"Bizkotxoak" izeneko praktikan, batxilergoko ikasleek baliabide geologikoak aurkitzerakoan prospekzioak duen garrantzia aztertu dute. Bizkotxoekin zundaketa simulakroak egin dituzte, egindako "zundaketak" aztertu dituzte eta prospekzio plangintza on batek duen garrantzi ekonomikoa ikusi dute.
Deialdi honetan parte hartu duten ikastetxeak:
CPEIPS COOPERATIVA BASAURI HLBHIP (Bizkaia), CPEIPS STA. MARÍA DE LA PROVIDENCIA HLBHIP (Gipuzkoa), CPEIPS TRUEBA DE ARTXANDA HLBHIP (Bizkaia), IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI (Bizkaia), CPEIPS BEGOÑAZPI IKASTOLA HLBHIP (Bizkaia), CPEIPS ELKAR HEZI HLBHIP (Gipuzkoa), CPEIPS IRAURGI HLBHIP (Gipuzkoa), CPEIPS LAUDIO IKASTOLA HLBHIP (Araba), CPEIPS USABALGO LASKORAIN IKASTOLA HLBHIP (Gipuzkoa), CPES IBAIZABAL KOOP. E. IKASTOLA BHIP (Bizkaia), CPES OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA BHIP (Gipuzkoa), IES ANTIGUA-LUBERRI BHI (Gipuzkoa), IES ARTAZA-ROMO BHI (Bizkaia), IES AXULAR BHI, (Bizkaia), IES BALLONTI BHI (Bizkaia), IES ELEXALDE BHI (Bizkaia), IES GERNIKA BHI (Bizkaia), IES MENDEBALDEA BHI (Araba), IES OIANGUREN BHI (Gipuzkoa), IES URRITXE BHI (Bizkaia), IES ZARAOBE BHI (Araba), IES ÁNGELA FIGUERA BHI (Bizkaia)