Erasmus Mundus ECT+ ONE HEALTH programaren 5. promozioko ikasleen graduazioa
Lehenengo argitaratze data: 2026/08/05
Uztailaren 24an, Erasmus Mundus ECT+ ONE HEALTH nazioarteko masterraren 5. promozioko ikasleen graduazio-ekitaldia egin zen EHUko Plentziako Itsas Estazioan (PiE). Ikasleek master amaierako lanak defendatu zituzten, ingurumen-kutsadurarekin, ekotoxikologiarekin, ingurumen-osasunarekin, kutsatzaile emergenteekin eta bioremediazioarekin lotutako ikerketa-gaiei buruz. Amaiera-ekitaldian, Inna Sokolova katedradunak, Rostockeko Unibertsitateako Itsas Biologiako ataleko zuzendaria, “Integrating Bioenergetics to Reveal the Cumulative Effects of Multiple Stressors on Marine Organisms” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Graduazio-ekitaldian, Fernando Plazaola Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak eta Laurent Lanceleur Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA)ko ECT+ ONE HEALTH programaren koordinatzaileak eman zizkieten diplomak graduatu berriei.
Zorionak ECT+ ONE HEALTH programaren 5. promozioko graduatu berriei!
