Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikertzaileen Europako Gaua

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauarekin, Europan ospatzen den zientzia dibulgaziorako ekitaldi handienetako batekin. Aurten irailaren 30ean egingo da.

Ekimen horren helburu nagusiak dira ikertzaileen figura herritarrei gerturatzea, beren zeregina eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutarazteko, baita ikasleen artean ikasketa zientifikoen aldeko hautuak sustatzea ere, genero arrakalak deuseztatzeko.