Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ondo Gordetako Sekretua: Egunero erabiltzen ditugun tresnen algoritmo ezkutuak

Irudia

HITZALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA honako hau da euskaraz eta gazteleraz:

Hurrengo asteazkenean, apirilaren 19anMaria Jesus Esteban doktoreak, Frantziako CNRS-ko ikertzaile emeritoak, “ONDO GORDETAKO SEKRETUA: egunero erabiltzen ditugun tresnen algoritmo ezkutuak” hitzaldia emango duela.

Hitzaldia 12:00etan izango da, Fakultateko Paraninfoan, eta azken honen sarreran ikerketa arlo honetan lana egiten duten Fakultateko ikerketa taldeen posterrak egongo dira. Poster-erakusketa 9:30etatik aurrera irekita egongo da, zer egiten duten azalduko diguten ikertzaileen presentziarekin.

Gaurkotasun handiko gai bati buruzko hitzaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Laburpena
Matematikak sarritan, eta jende gehienarentzat, abstraktua eta aspergarria badirudi ere, gure inguruko tresnetan eta bizitzan eragin handia dauka. Zergatik? Egunero erabiltzen ditugun tresna asko egiteko edo funtzionatzeko algoritmoz beteta daudelako, eta algoritmo haien atzean matematikako ekuzioak eta metodoak daude. Teknika haiek erabiltzeak ondorio ikusezin eta ustegabe ugari ditu. Hitzaldi honetan zergatik gure bizitzan matematika hain garantzitsua den azaltzen saiatuko naiz, baina matematikarik egin gabe, noski!  


Hizlariaren datuak
Maria Jesus Esteban doktorea da Sorbonne Unibertsitatean, Parisen. Gradua EHUn egin zuen, denbora hartan Bilboko Unibertsitea zenean. Geroko ikasketak Parisen egin zituen. Harrezkero lan egin du Parisen, CNRS delakoan (Frantziako ikerkuntz zentroan). Herrialde askotan egin du lan ere epe laburretan. Duela gutxi arte, Matematika aplikatuaren eta industrialaren nazioarteko kontseiluko (ICIAMeko) lehendakaria izan da. Honoris causa doktorea da hainbat unibertsitatetan, EHUn barne.  Beste gauza batzuen artean, zientzi akademia batzuetako kidea da, haien arten, Europako bi Zientzia Akademietakoa, Austriakoa eta Espainiako akademietakoa,  eta Jakiundekoa ere (Zientzi, Arte eta Letren euskal akademia).