Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikertzaileek bideo batean dokumentatu dute itsaspeko paisaiaren aldaketa gogorra

UPV/EHUko ekipoak grabatutako zintan eremu zarbatsuen irudi kontrajarriak ikus daitezke: urteak igaro ahala, basamortu itxura hartu dute

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/29

Azken bi hamarkadotan euskal kostaldeko itsas landareetan gertatutako aldaketak ilustratzeko, UPV/EHUko ikertzaile talde batek zazpi minutuko bideo bat egin du. Bertan, argi erakusten da kostaldeko ekosistemaren ahultasuna, azken aldiko klima aldaketen ondorioz. "Gure itsaspeko paisaian aldaketa dramatikoak gertatzen ari dira: lehen alga sorta handiak zeuden lekuetan, orain basamortu itxurako eremu handiak daude. Produktibitate galera handia bizi dugu, eta itsasoko bioaniztasunari eragiteaz gain, ondore negatiboak ditu ikusmenaren, paisaiaren eta, are gehiago, kulturaren esparruan" baieztatu du José María Gorostiagak, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta

Gehiago Irakurri (erderaz)