Udaberriko Matematika Lehiaketaren lehenengo edizioa datorren larunbatean egingo da Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Lehenengo argitaratze data: 2015/04/16
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6., DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako Udaberriko Matematika Lehiaketa apirilaren 18an egingo da, Fakultatean. Askartza Claret ikastetxeak antolatu izan du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 25 hezkuntza zentrok hartuko dute parte. Azken urteetan Madrilgo Complutense Unibertsitatean antolatu egin da; aurten hemen egingo da aurreneko aldiz. Aurreikuspenen arabera, 300 ikasle inguru hartuko dute parte eta 4 proba egongo dira, maila aintzat hartuta.