Teknologia Kuantikoak: zertaz ari gara? Javier Aizpurua
Data
2025/10/01, 12:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Eguna: 2025/10/01
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo
Teknologia Kuantikoak: zertaz ari gara?
Hitzaldi honetan mekanika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak berrikusiko dira, estatu kuantikoen ezaugarri nagusiak azpimarratuz, eta ezaugarri horiek teknologia kuantikoen oinarria nola ezartzen duten erakutsiko da. Kubitaren esanahia eta bera osatzeko gaur egun erabiltzen diren plataforma fisiko desberdinak azalduko dira. Konputazio kuantikoa, komunikazio kuantikoak eta sensore kuantikoek osatzen dituzte teknologia kuantikoen ardatz nagusiak eta kasu bakoitzerako, aplikazio praktikoen adibideak emango dira. Honekin batera, Euskal Herrian teknologia kuantikak bultzatzeko eta adoptatzeko egiten ari den ahaleginaren detaileak partekatuko dira.
Javier Aizpurua
Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko itzal handiko ikerlaria da (EHU, Elektrizitatea eta Elektronika saila). Bere doktorego ikasketak bukatu eta gero, bi ikerketa egonaldi burutu zituen, bata Suedian eta bestea Estatu Batuetan. Atzerritik bueltatzean, Donostian Nanofotonikaren teoriaz arduratzen zen bere ikerketa taldea osatu zuen eta, hortik aurrera, argia eta materiaren arteko elkarrekintza kuantikoa ikasi du bere taldearekin batera. Azken aldi honetan zenbait sari jaso ditu bere zientzia ekarpenengatik, besteak beste, Euskadi ikerketa saria 2022an. BasQ ekimenaren zuzendaritza bere gain hartu du orain dela bi urte eta, ekimen honen bidez, Euskadi ikerketaren eta talentuaren alorretan teknologia kuantikoen garapenean lider gisa kokatzea du helburu, teknologia horietan nazioartean erreferente bihurtuz.
Komunikazioaren informazioa
- Izenburua: Teknologia Kuantikoak: zertaz ari gara?
- Egileak: ZTF-FCTko dekanotza
- Hizlaria: Javier Aizpurua