ZTFk Campuseko sarbidean sortutako trafiko pilaketak arintzea lortu du, Fisikako ikasle batek egindako Gradu Amaierako Lanari esker
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/03
Azaroaren 17tik 28ra bitartean probatan egon da Leioa-Erandioko Campuseko sarbidean, eta parking nagusiko sarrera aldatuta egon da goizeko lehenengo orduan Avanzada errepidetik etorrita unibertsitateko sarreran sortzen ziren pilaketak gutxitzeko.
Proba oso ondo joan da, eta trafikoa arintzea lortu da. Beraz, sarreran eta irteeran proba moduan egindako aldaketa horiek behin betiko utziko dira.
Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Fisika titulazioan, Ion Mitxelena graduatuak bere Gradu Amaierako Lanean, Iñigo Etxebarria irakaslearen gidaritzapean, campuseko sarrera eta irteeretako trafikoaren simulazioa egin eta pilaketak aztertu ditu.
GRAL horretan Mitxelena jaunak Etxebarria irakaslearen gidaritzapean egindako lan zorrotz eta zehatzak aldaketari emandako oinarri zientifiko eta arrazoitua izan da aldaketaren eragilea.