Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Graduazio-ekitaldia

Alberto Magno 2025. Egresatuen 52. Promozioa

Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduazio ekitaldia

Ostirala, azaroak 14, 17:00ean
Bizkaia Frontoian
Luis de Castresana Kalea, 2. Miribilla.  Bilbao
 

Bizkaia Frontoian ospatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 52. promozioaren graduazio ekitaldia. Zehazki, 2024/2025 ikasturtean graduatutako ikasleak.

Zeremonian izango dira, besteak beste:

• Joxe Ramón Bengoetxea, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektorea
• Fernando Plazaola, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa

Ekitaldia Fernando Plazaola Muguruza dekanoaren ongietorriarekin hasiko da, eta ondoren, Ghadeer Omar, Palestinako Nablus hirian dagoen An-Najah National University-ko Zientzia Fakultateko Dekanoak, hitzaldia emango du. Ondoren, diplomak banatuko zaizkie graduatuei eta masterreko tituludunei. Guztira, 360 tituludun berrik baieztatu dute ekitaldira joango direla. Bestalde, aipamen berezia egingo zaie 2024/2025 ikasturteko espediente onenei zein sari bereziei

Joxe Ramón Bengoetxea UPV/EHUko errektoreak ekitaldiari amaiera emango dio.

EGITARAUA

  • Fernando Plazaola ikastegiko dekanoaren ongietorria
  • Diploma banaketa 2024/25 Sari Bereziei eta Espediente Onenei
  • Hitzaldia: Ghadeer Omar, Zientzia Fakultateko Dekanoa An-Najah National University, Nablus, Palestina
  • 2024/25eko promozioko egresatuei eta masterrekoei diplomak ematea
  • Fernando Plazaola ikastegiko dekanoaren partehartzea
  • Ekitaldiaren amaiera: Joxe Ramón Bengoetxea UPV/EHUko errektoreak