Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikasleentzako jarduerak

Irudia

Zientzia eta Teknologia Fakultateak 2024ko urtarrilean eta otsailean bi tailer antolatu ditu ikasleak laneratzeko prestatzeko. Lehenengo tailerrean, enpresentzat erakargarria den curriculum vitae bat eta aurkezpen-gutun bat idazten ikasiko da. Bigarren tailerrean, enplegua aktiboki bilatzeko baliabideak erakutsiko dira. Tailer horietan emandako prestakuntza Enpresak eta Zentro Teknologikoak Aurkezteko Jardunaldiarekin osatuko da. Jardunaldi horretan, ikasleak kanpoko praktikak eskaintzen dituzten edo zentroko ikasketak egin dituztenak kontratatzen dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango da.

Gainera, aurreko urteetan jarduera beragatik kredituen aintzatespenik eskatu ez bada, hautazko 0,5 ECTS kredituren aintzatespena lortu ahal izango da, lan-mundurako prestatzeko bi tailerretan parte hartuz.

 

EGITARAUA

  • Urtarrilak 31 eta Otsailak 14, asteazkena, 11:45-13:45, 1.5 gelan 
    Enrique Pérez. “Cómo redactar mi curriculum  y carta de presentación y defenderlos en una entrevista de trabajo”.
     
  • Otsailak 7, asteazkena, 11:45-13:45, 1.6 gelan (euskeraz) eta 1.5 gelan (gaztelaniaz)
    Janire Metxaka eta Xabier Txopitea. “Enplegua bilatzeko baliabideak”.
     
  • Otsailak 21
    Enpresa eta berrikuntza teknologikoko zentruen aurkezpenerako XIX Jardunaldiak

Izena ematea

Web helbidea: Izena ematea eta informazio gehiago