Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Berdintasun Batzordearen Ekintzak - 2015/2016 Ikasturtea

Irudia

Erakusketa

"Investigadoras en la Luz y en las Tecnologías de la Luz"
Fakultateko Hall-ean egongo da ikusgai (lehen solairuan)
Azaroaren 2tik 20ra

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2015. urtea "Argiaren eta argia oinarri duten Teknologien Nazioarteko Urtea" izendatu zuen.

Hori ospatzeko, Espainiako Fisikako Elkarte Errealeko (Real Sociedad Española de Física, RSEF) Fisikako Emakume Taldeak eta Espainiako Optika Elkarteak (Sociedad Española de Óptica, SEDOPTICA) egindako erakusketa aurkezten dizuegu. Bertan, historiako hainbat unetan zehar hamabi emakumek arlo horretan egindako ekarpenak ikus ditzakegu. Ikertzaile horiek argia oinarri duten argiaren, optikaren eta teknologien zientzian lan egin, egiten eta egingo duten emakumeen erakusgarri txiki bat baino ez dira.
 

Azaroak 25 - Erakusketa

Azaroaren 16tik 27ra, Fakultateko sarrera nagusian, Arte Ederretako Fakultateko ikasleek egindako pegatinak ikusgai jarriko dira.

Banatuko dituzten pegatinak Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) Berdintasunerako Batzordearen eta UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen arteko elkarlan baten emaitza dira. Elkarlan hori "Proiektuak II (01 taldea)" irakasgaiko arduradun Ana María Sainz Gil irakaslearen bidez egin da 2014/15 ikasturtean, Irudigintza Saileko Sorkuntza eta Diseinuko Graduaren barruan.

Horrela, beraz, hilaren 25ean pegatinak banatuko dituzte zentroko sarreran.
 

Lurzoruen jardunaldia

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015. urtea Lurzoruen Nazioarteko Urtea izendatu du (LNU 2015), eta NBEren Elikadura eta Nekazaritza Erakundea LNU 2015a ezartzeaz arduratuko da, Lurzoruaren aldeko Munduko Itunaren eremuan. Programa hori gobernuen eta Basamortutzearen aurkako Borrokaren Nazio Batuen Konbentzioaren idazkaritzaren lankidetzarekin ezarriko dute.

LNUk 2015ean garatu nahi dituen helburu zehatzak askotarikoak dira. Besteak beste, gizartea eta bere agintariak lurzoruak gizakion bizitzan duen garrantziaz kontzientziatzea eta heztea da horietako bat. Alegia, iritzi publikoa lurzoru sanoen garrantziaz sentikor bihurtzea eta baliabide natural horren kudeaketa iraunkorra sustatzea, babestea lortzeko.

Ingurumenari dagokionez, mundu osoko emakumeek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte mota guztietako habitatetako fauna eta floraren antolaketan, nekazaritzan, uztetan eta lurren eta uraren zainketan. Emakumeen esperientzia zabalak ezagutza eta gaitasunen iturri izugarri bilakatzen ditu ingurumenaren kudeaketari dagokionez.

Hori dela eta, LNU 2015aren testuinguruan, Berdintasunaren Batzordeak jardunaldi bat antolatu du abenduaren 2rako, unibertsitateko komunitatea lurzoruen eta beren garapen iraunkorraren garrantziaz kontzientziatzeko.
 

Ada Lovelace - Erakusketa

Abenduaren 10ean Augusta Ada Byronen jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatuko da (Londres, 1815eko abenduaren 10a - Londres, 1852ko azaroaren 27a), normalean Ada Lovelace izenarekin ezaguna.

Ada matematikari eta idazle britainiarra izan zen. Ezaguna egin zen, bereziki, Charles Babbage matematikariaren makina analitikoaren inguruan lan bat egin zuelako, tresna horren erabilera orokorreko makina kalkulagailu mekanikoari buruz. Makina horren inguruan egin zituen oharren artean, gaur egun makina batekin prozesatzeko lehen algoritmoa deritzoguna duguna zegoen. Horren ondorioz, sarritan ordenagailuen lehen programatzailetzat jotzen da.

Bere jaiotzaren bigarren mendeurrena dela eta, Fakultateko Berdintasunaren Batzordeak erakusketa bat antolatu du abenduaren 1etik 18ra, lehen solairuko Hallean.