Manuel Tello irakaslea, UPV/EHUko katedradun emeritua, omendua izango da Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Lehenengo argitaratze data: 2014/12/17
Abenduaren 19an, 12:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan egingo den ekitaldian, Tello irakasleak, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunak, omenaldia izango du bere erretiroa bide dela.
Ekitaldi akademikoan hitzaldia emango du Felix Vidal Costa irakasleak, Santiagoko Unibertsitateko irakasle emerituak.
Tello irakaslea izen handiko zientzilaria da, ikerketaren arloan curriculum zabalduna, errektoreorde izandakoa, Industria sailburuorde eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano. Ikertzaile polifazetikoa eta zientzilari geldiezina, beti egon da errealitatearen adi eta hainbat saiaketa eta iritzi artikulu idatzi ditu eta nazioarteko foroetan hitzaldi eta mintegi ugari eman ditu. Zientziaren eta irakaskuntzaren arloko hainbat batzordetako kide nabarmen izan da eta hainbat sari irabazi ditu.