Udaberriko Matematika Lehiaketa
Lehenengo argitaratze data: 2016/05/05
Pasa den larunbatean, apirilaren 23an, Askartza Claret ikastetxeak eta Zientzia eta Teknologia Fakultateak "Udaberriko Matematika Lehiaketa"ren bigarren fasea antolatu zuen.
Euskal Herrian "Udaberriko lehiaketa" izenaz hain ezaguna den "Concurso de Primavera" Matematika lehiaketa. Aurten bi hamarkadako esperientzia betetzen du Complutense unibertistatean egiten den "Concurso de Primavera" lehiaketak, eta gureak bigarrena izan da Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. maila arteko ikasleak matematikaren inguruan animatu nahian.
Iaz "Udaberriko Lehiaketak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko 28 ikastetxetako ikasleak elkartu zituen matematikaren inguruan. Aurten izan diren 39 ikastetxetik 350 ikasle baino gehiago parte hartu dute azkeneko fasean Zientzia eta Teknologia Fakultatearen geletan.
Hurrengo ostiralean, maiatzaren 6an, Fakultateko Paraninfoan 40 sari baino gehiago banatuko ditugu izan dituzten emaitza bikainagatik.
Matematika ongi ikastea ikasle, guraso eta irakasleen kezketako bat izan ohi da; eta Askartza Claret ikastetxeak eta EHU-UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen dugun lehiaketa honek, eta Complutense unibertsitatearen laguntzaz, tresna bat gehiago izan nahi du.
