Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Fisikako Olinpiadak

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/25

Pasa den ostiralean, otsailak 22, Fisikako Olinpiadako fase autonomikoaren XXX. edizioari dagozkion proba egin zen 15:30tatik aurrera Zientzia eta Teknologia Fakultateko konferentzia gelan. Fase autonomikoa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Espainako Fisikako Erret Elkartearen saila lokalak antolatu zuten. Olinpiada horretan 2018-2019 ikasturtean batxilergoan matrikulatuta dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikaslek har dezake parte.

Fase autonomikoak proba bat izango du, problemak eta galderak ezabatuz. Proba hau ez da azterketa bat: garrantzitsuena irudimenez eta jolasean askatzea da, fisika alaia eta pozgarria bait delako.

Fase autonomikoko hiru partaide fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Salamancan izango da 2019ko apirilaren  26an, 27an eta 28an, eta fase horretan lehenengo bost postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko  L. Olinpiada Fisikoetara joango dira. Aurten Nazioarteko Olinpiada Tel Aviven (Israel)  gauzatuko da, 2019ko uztailan. Hurrengo laurak irailan El Salvadoren izango diren XXIV. Olinpiada Iberoamerikarretara joango dira printzipioz. Beti ere, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak baliabideak bermatuz gero.