Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2018ko Fisika Olinpiadak

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/02

Gaur, martxoaren 2an, Fisikako Olinpiadako fase autonomikoaren XXIX. edizioari dagozkion probak egingo da 15:30tatik aurrera Zientzia eta Teknologia Fakultateko konferentzia gelan. Fase autonomikoa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Espainako Fisikako Erret Elkartearen saila lokalak antolatzen dute. Olinpiada horretan 2017-2018 ikasturtean batxilergoan matrikulatuta dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikaslek har dezake parte.

Fase autonomikoak  proba bat izango du, problemak eta galderak ezabatuz. Proba hau ez da azterketa bat: garrantzitsuena irudimenez eta jolasean askatzea da, fisika alaia eta pozgarria bait delako.


Fase autonomikoko hiru partaide fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Valladoliden izango da 2018ko apirilaren 13tik 16ra, eta fase horretan lehenengo bost postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko  XLIX. Olinpiada Fisikoetara joango dira.