Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lauro Ikastolako (Loiu) Gaizka Bermejok irabazi du Euskadiko Biologia Olinpiada, partaidetza errekorrarekin

Naomi Pazek eta Pablo Saizek bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten autonomia-fasean
Irudia

Gaizka Bermejok, Loiuko Lauro Ikastolako ikasleak, Biologiako Olinpiadako Euskal Herriko autonomia-faseko lehen saria irabazi du. Proba urtarrilaren 26an ospatu zen UPV/EHUko Donostiako Kanpuseko (Gipuzkoa) Kimika Fakultatean eta Leioako Kanpuseko (Bizkaia) Zientzia eta Teknologia Fakultatean (azken hau antolatzailea).

Beste irabazleak

Autonomia-faseko aurtengo edizioan, bigarren eta hirugarren postuak Naomi Paz eta Pablo Saiz izan ziren, Barakaldoko San Vicente de Paúl ikastetxekoa eta Bilboko El Salvador Maristas Ikastetxekoa, hurrenez hurren.

Hiru irabazleek Euskadi ordezkatuko dute Biologia Olinpiadaren fase nazionalean, Valentzian ospatuko dena 2024ko apirilaren 18tik 21era. Fase Nazionaleko lehen lau sailkatuak Nazioarteko Biologia Olinpiadarako sailkatuko dira, Kazakhstanen ospatuko dena 2024ko uztailean, eta hurrengo lau sailkatuek 2024ko irailean Kuban egingo den Biologia Olinpiadan Iberoamerikarrean parte hartuko dute.

Berritasun askoko edizioa

Aurten Euskal Autonomia Erkidegoko 24 ikastetxetako 61 ikaslek egin zuten proba, parte hartzea errekorra izanik eskualde mailan 17 edizioen ostean (azkenekin alderatuta, aurten ikasle kopurua bider 3 biderkatu da eta bider 6 parte hartzen duten ikastetxeen kopurua).

Gainera, aurten nobedade gisa, Euskadiko fase autonomikoko irabazleak tablet edo ordenagailu eramangarri bat jasoko du sari gisa. Irabazlearen irakasleak 150 € txeke bat jasoko du, ikaslea Olinpiadarako prestatzeko egindako lana aitortzeko. Irabazlearen eskolak 400 € jasoko ditu laborategiko materialean gastatzeko. Sari hauek gure babesle Proquinorteri esker posible dira.

Olinpiadaren fase nazionalerako Euskadiko ordezkariek eta ordezkoek hiru saio praktiko izango dituzte Zientzia eta Teknologia Fakultatean, fase nazionala prestatzeko. Laugarren postutik seigarrenera sailkatu ziren ikasleak hurrengoak izan dira: Aitor Alejandro Alonso (Barakaldoko San Vicente de Paúl Ikastetxea), Juan Corrales (Donostiako St. Patrick´s English School Ikastetxekoa) eta Jon Ibáñez (Loiuko Urdaneta Ikastetxea).