Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kimikaren alor guztietako 150 ikertzaile gazte Bizkaia Aretoan bilduko dira

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/30

Sinposioan RSEQ-Sigma Aldrich sariak, ibilbide zientifikorik onenenak, eta SUSCHEM-JIQ sariak, 2013. urteko argitalpenik onenenak, emango dira.

Asteartean, azaroak 4, 14:45etan, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Sigma-Aldrich Espainiako Kimika Sozietatearen Ikertzaile Gazteen XI. Sinposioa" ospatuko da. Hemen 150 ikertzaile inguru bilduko dira, kimikaren alor guztietakoak, 40 urtetik beherakoak, estatuko nahiz nazioarteko ikastegietan lan egiten dutenak. Topaketa honek ostiralera arte (hilak 7) iraungo du. Espainiako Kimikaren Sozietateko Ikertzaile Kimiko Gazteen Talde Espezializatuak antolatu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz.

Biltzar hau kimikaren alorrean gazteentzat dagoen estatuko batzar garrantzitsuena da. Helburua kimikarien belaunaldi berriek egindako ikerketa hedatzea, zientzialari gazteen artean lankidetza finkatzea eta XXI. mendeko kimikaren diziplina artekotasuna mesedetzea da. Zentzu horretan, sinposioak diziplina askotako izaera izango du. Kimikaren alorretako bakoitzaren ekarpen nabarmenak jasoko ditu: kimika fisikoa, organikoa, analitikoa, inorganikoa, biokimika eta ingeniaritza kimikoa. Oinarrizko ikerketatik punta-puntako aplikazioetaraino ikusiko ditugu.

Zientziako ibilbideen eta 2013ko argitalpenik onenen sariak.

Biltzar honen barruan, asteazkenean, hilak 5, 14:45etan, RSEQ-Sigma Aldrich sariak banatuko zaizkie ibilbide zientifikorik onenei, eta SUSCHEM-JIQ saria joan den ikasturteko argitalpenik onenentzat izango da. Sari hauen helburua kimikaren ikertzaile gazteen artean jarduera zientifikoa eta dibulgazioa aintzatestea, bultzatzea eta sustatzea da.

Informazio gehiago: www.ehu.eus/xi-sij