Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

XXIII. Ingeniaritza Elektronikoko Jardunaldiak

Otsailaren 22an, asteazkena, Ingeniaritza Elektronikoari buruzko Jardunaldiak egingo dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ingeniaritza Elektronikoko Graduko azken mailako eta Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu bikoitzeko ikasleek antolatutako ekitaldia da, eta Ingeniaritza Elektronikoarekin lotutako gaiak jorratzen dira bertan. Aurten, genetikako laborategi bat bisitatuko da, eta, bertan, Ingeniaritza Elektronikoak arlo horretan duen garrantzia frogatuko da. Ondoren, gradu amaierako lanekin eta gradu horretako praktikekin lotutako gaiak aurkeztuko dira gradu-aretoan, eta, ondoren, mahai-inguru bat egingo da. Ekitaldia trivia batekin amaituko da, non taldeka lehiatuko den, gradu honetan eskuratutako ezagutzak modu dibertigarrian ebaluatzeko. Gehien dakien taldeak opari bat irabaziko du.