Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta Fakultateko Berdintasun Batzordeak ”photocall” bat antolatu du. “Photocall”ean bakarka edo taldean zuen gogoetak hobekien ordezkatzen dituen esaldia aukeratu dezakezue eta jardunaldiaren amaieran Fakultatearen sentimendua islatzen duen poster bat egingo da.
Argazkiak ateratzera eta mezua uztera gonbidatzen zaitugu.
Azaroaren 25tik 27ra, 11: 30etik 12: 00etara, lehenengo solairuko Halletik pasa zaitezke multimediako langileek argazkiak atera ditzaten. Ordutegi horretatik kanpo pasatzen bazara, mugikorrarekin argazkia atera etaFakultateko instragramera @ztf_fct bidal dezakezue, "mensaje directo"ren bidez.
Jasotako argazkiekin horma-irudi bat egingo da eta Fakultateko sarreretan jarriko da ikusgai.
Horretaz gain, hallean bertan "Matilda" efektua jasan duten emakume ikertzaileei buruzko erakusketa bat egongo da. Haiek ezagutzera animatzen zaituztegu.