Breadcrumb

w_ayudas congresos innovacion docente

Irakaskuntza Berrikuntzaren Kongresuetan parte hartzeko laguntzen V. deialdia

Laguntzaren eskatzaileak: Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT-ko) irakasleak.

Finantzatzeko kontzeptua: 2026ko Irakaskuntza Berrikuntzaren Kongresuetan izen-ematea.

Deialdiaren zenbatekoa guztira: 1000 €.

Baldintzak

  1. Zentroko atal bakoitzari (Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimika) zenbateko guztiaren %20 esleituko zaio (hau da, 200€ ataleko), irakasle-eskatzaileen artean banatuko dena. Atal bati esleitutako dirua ez bada agortzen, soberan gelditu den diru-kopurua gainontzeko atalen artean banatuko da.
  2. Diru-laguntza irakaskuntza-berrikuntzako kongresu batean onartutako eta aurkeztutako kontribuzioko izen-emate BATEK jasoko du.
  3. Izen-emateko laguntza ez da bateragarria beste finantzazio-iturriekin edota garraiorako, dietetan jasotako edo etxebizitzarako laguntzekin.
  4. Diru laguntzarako kontribuzioa sinatu dutenak ezin dira finantzazioa duen Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu HBP batean edo finantzaketa duten irakaskuntza‑berrikuntzako beste ekintza batzuetan kide izan.
  5. Komunikazio batek jaso dezakeen diru-laguntza maximoa: 100 €-koa da.
  6. Eskatzaile batek ezingo du diru-laguntza bat baino gehiago jaso.
  7. Eskaeren lehentasuna:
                     - Nazioarteko kongresuak eta gero nazionalak.
                     - Ahozko komunikazioak eta gero posterren bidezkoak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 15etik ekainaren 15era.

Eskaerak aurkezteko modua: Formularioa Fakultateko web orrian.

Deialdiaren ebazpen-data: 2026ko ekainaren 22an.

Azaldu beharreko dokumentazioa diru-laguntza emateko: Laguntza jasotzeko orria, gastuen likidazio-orria, eskatzailearen parte-hartze ziurtagiria, izen-ematearen ordainagiria eta aurkeztutako komunikazioa.