ZTF-FCTren A25 reels lehiaketa
Lehiaketa honen helburu nagusia indarkeria matxista prebenitzea eta antzematea, eta indarkeria hori erreproduzitzen duten jokabideen aurrean jarrera kritiko eta irmoa sustatzea da.
Lehiaketa honako OINARRI hauen arabera arautuko da:
1. Parte-hartzaileak
EHUrekin lotura duen edonork har dezake parte (ikasleek, EHUko langileek edo kontratatutako langileek). Lehiakide bakoitzak lan bat aurkez dezake gehienez.
2. Baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak
a) Edukiak lehiaketaren helburuekin zerikusirik ez badu edo horri kalte egiten badio, antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete.
b) Lanak originalak izango dira. Ez da onartuko adimen artifizialaz sortutako bideorik.
c) Ikus-entzunezkoek azpitituluak eraman beharko dituzte, irisgarritasuna bermatzeko, eta gehienez 30 segundoko iraupena izango dute. Bideoak formatu bertikalean egitea gomendatzen da.
d) Egile-eskubiderik gabeko musika eta irudiak erabiltzea gomendatzen da. Eskubideak dituzten edukiak erabiltzen badira, egileek edo bideoak igotzen diren plataformek har ditzaketen neurriak parte-hartzaileek beren gain hartuko dituzte.
e) Izena emateko hurrengo FORMULARIO hau bete behar da eta bideoak gure instagram kontura @ztf_fct bidaliko dira mezu zuzenaren bidez (DM). Bidalitako lanak gure kontuan argitaratuko dira.
f) Lanak jasotzeko epea 2026ko azaroaren 22an amaituko da, 23:59an.
4. Epaimahaia eta epaia
Epaimahaiak (EHUko Zuzendaritzarekin edo Berdintasun Batzordeekin lotura duten EHUko pertsonek osatua) lanen originaltasuna, sorkuntza-ahalegina eta gaiaren tratamendua baloratuko ditu. Bideo irabazlea 2026ko azaroaren 25an jakinaraziko da.
5. Sariak
Hilaren 25etik aurrera, bideo irabazlearen berri emango da sare sozialetan, eta saria emango da (EHUko material sorta bat) hilaren 26an, 11:45ean,ZTF-FCTko Gradu Aretoan.
6. Oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartzeak inplizituki dakar oinarri hauek guztiak onartzea eta epaimahaiaren erabakia onartzea. Sor daitezkeen zalantza guztien aurrean, epaimahaiaren irizpidea nagusituko da.