Lehiaketak - 2013/2014 kurtsoa (Lehen lauhilekoa)

Panel lehiaketa: "Mary Leackey"

Mary Leakey (1913-1996) paleontologo britaniarra izan zen. Desert Fayooum Gertrude Canton-Thompson doktoreak idatzitako liburua irudiztatzean zetzan bere lehenengo lana. Beste kide batzuekin batera tximino fosilaren lehenego garezurra aurkitu zuen Rusinga irlan. Bere karreraren tarte handi batean Louis Leakey bere senarrarekin egin zuen lana, Olduvai zintzurrean hain zuzen ere, aintzinako Homininaeen fosilak eta tresnak aurkituak zituelarik. Laetoliren oinatzak ere aurkitu zituen.

Zientzalari honen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasunerako Batzordeak Mary Leakey izeneko panel lehiaketa antolatzen du.

Lehiaketaren ARAUAK:

1. Partaideak

UPV/EHUrekin zerikusia duen edozein pertsonak (ikaslegoak, administrazio eta zerbitzuetako langileek, irakaslegoak edo bestelako langileek) parte hartu ahal izango du. Lehiakide bakoitzak gehienez panel bat aurkeztu ahal izango du.

2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta panelen baldintzak

  1. Panel bakoitza -A1 tamainakoa- Mary Leackey-ren irudian oinarrituta egongo da eta euskaraz edo/eta gazteleraz idatzita egongo da. Formatua librea da: istorioa, ipuina, komikia,argazki muntaia testuarekin, etab.
  2. Paneletan – egileak erabakitako proportzioetan –xehetasun biografikoak eta horren ekarpen zientifikoak adieraziko dira.
  3. Panelak ZTF atezaintzan entregatu beharko dira, izenburuarekin eta ezizen batekin. Horrez gain, gutun-azal itxi batean datu guztiak entregatuko dira (izen-abizenak, telefonoa, e-maila eta ikasleen kasuan matrikularen ordainagiria).

3. Proiektuen aurkezpena

Lanak aurkezteko epea urriaren 15etik urriaren 30era luzatuko da. 2013ko Azaroaren 1etik eta 15a arte ZTF-ko Hall-ean egongo dira lanak ikusgai.

4. Epaimahaia eta erabakia

Epaimahaiak lanaren originaltasuna, sormen ahalegina eta gaiaren tratamendu zientifikoa ebaluatuko ditu. Epaimahaiaren erabakia 2013 ko azaroaren 27an Mary Leackey irudiari buruzko hitzaldiaren ondoren iragarriko da.

5. Sariak

  • Lehengo saria: Bulegotarako materiala (ZTF-FCT eta Berdintasunerako zuzendaritza) eta diploma
  • Bigarren saria: Bulegotarako materiala (ZTF-FCT eta Berdintasunerako zuzendaritza) eta diploma

Lehiaketan parte hartzeak eta hitzaldira joateak lizentziaturetako ikasleentzako aukera askeko kreditu bat suposatuko du, eta Graduetako ikasleentzako hautazko kreditu baten herena.

6. Arauen onartzea

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar. Epaimahaiak saria hutsik deklaratzeko eskubidea izango du. Sor daitezkeen zalantzazko kasuetan epaimahaikoen iritzia gailenduko da.