w_diphoterine

Diphoterine

Zipriztintze kimikoen kasuan, hormako garbiketa estazioak (Diphoterine) daude eskuragarri.

DIPHOTERINE soluzioa produktu kimiko narritagarrien eta korrosiboen zipriztinak larrialdiko kanpo-garbiketarako da, begietako edo azaleko istripuen kasuan. Ez du arriskurik sortzen eta, beraz, ez du inolako larrialdi-zaintzarik behar begiekin edo azalarekin kontaktua izanez gero. Inhalazioa eta irenstea ez dira esposizio-bide aplikagarriak.

Soluzio hipertonikoa da, eta efektu osmotikoa duenez, ehunetan sartu den produktua kanporantz erakartzea ahalbidetzen dio. Horri esker, disoluzioak erabat deskontaminatzen du ehunen barruko eta kanpoko zipriztin kimikoa, balio anitzekoa, istripu-mota horien edozein ondorio saihesteko.

Produktu kimikoekin lan egiten duten Fakultateko laborategiek botikin bat dute material horrekin eta erabiltzeko jarraibideekin.

Erabiltzen baduzu, bete ezazu behean dagoen formularioa, materiala berriz jar diezazuten. Birjarpena lehenbailehen behar baduzu, deitu atezaindegira zuzenean, eta, ondoren, bidali formularioa.

Erabiltzeko era

  • Garbiketa hasi zipriztina gertatu eta ondorengo minutuan.
  • Jantziak edota ukipen-leiarrak kendu.
  • Ontzi osoa erabili
  • Larruazalean MINI DAP aerosola erabili.
  • Zipriztina aho-mukosetara heldu bada, ahoa garbitzeko Diphoterine erabili eta ondoren listua bota.
  • Entzunbidera sartu bada, bertan 500 ml Diphoterine bota, burua alde batera okertuta likidoa belarritik kanpora erraz atera dadin.

Ez ahaztu istripuaren ohartarazpena egitea!

Kokapena

Saila Lokala Helburua
Kimika ez organikoa eta OrganikoaB4.P1.4Irakaskuntza
korridorean CD1.P1Ikerkuntza
B5.P1.6Irakaskuntza
CD2.P1.11Ikerkuntza
CD2.P2.11Ikerkuntza
Kimika AnalitikoaB2.P1.5Irakaskuntza
korridorean atearen ondoan CD1.P0.18Ikerkuntza
CD2.P0.09 y 10 arteko korridoreanIkerkuntza
Kimika FisikoaB3.P1.4Irakaskuntza
CD1.P2.2Ikerkuntza
Kimika EzorganikoaB4.P1.4Irakaskuntza
korridorean CD1.P1Ikerkuntza
Ingeniaritza KimikoaA5.P0.2.1Irakaskuntza
B1.P0.5Irakaskuntza
B1.P0.8Ikerkuntza
B1.P1.12Ikerkuntza
B1.P2.10Ikerkuntza
BiologiaB3.P0.7Irakaskuntza
B5.P0.4Irakaskuntza
B5.P0.7Irakaskuntza
Geologiakorridorean F3.S1Ikerkuntza
CD5.S1.1Ikerkuntza

Formularioa