Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sari banaketa. Alberto Handia Zientzia Fikziozko XXXIV. Literatura Lehiaketa

Irudia

Otsailaren 26an Alberto Handia Zientzia Fikziozko XXXIV. Literatura Lehiaketaren saria banaketa egingo dugu, Gradu Aretoan

"Lehiaketa hau Espainiako estatu osoko zaharrena da, 1989an hasi zen eta etenik gabe garatu da 2022 urtean XXXIV. ediziora iritsi arte. Ale honek biltzen dituen sei edizio hauetan, edizio bakoitzeko 123 kontakizun aurkeztu dira batez beste, eta horrek adierazten du lehiaketarekiko interesak indarrean dirauela, eta, gainera, asko handitu dela esatera ausartzen naiz. Izan ere, Bilduma honi dagozkion edizioetan 27 herrialdetako kontakizunak aurkeztu dira: gaztelaniaz hitzegiten den 18 herrialdetatik eta beste 9. herrialdetatik ere (AEB, Alemania, Brasil, Errusia, Frantzia, Israel, Italia, Norvegia, eta Txekia).

Lehiaketaren epaia Fakultateko Urte Bukaerako ekitaldiaren barruan iragarri egiten bazen ere, Lehiaketarekiko gero eta interes handiagoak, epaiaren iragarpena eta Lehiaketaren sari-banaketa horretarako bakarrik antolatutako ekitaldi bat egitera eraman gintuen. Ekitaldi hori 2020. urteko XXXII. edizioko sari-banaketan hasi zen, 2021eko urtarrilaren 28an, eta orduz geroztik urtarrilaren 28an egiten da, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrenaren ospakizun arrakastatsuak hasi ziren eguna oroitzeko. Aurkezten diren kontakizun sarituen artean, azken ediziokoa azpimarratzekoa da: kontakizun irabazlea euskaraz oso-osorik idatzitako kontakizun bat izan zen. Ohikoa da euskaraz idatzitako kontakizunak lehiaketa honetara aurkeztea. Hala ere, haietako bat ez zen inoiz izan kontakizun irabazlea.

Amaitzeko, eskerrak ematen dizkiot Fakultateko Komunikazio eta Proiekzio Sozialeko dekanorde Monika Ortueta Aldamari, bilduma honetan aurkezten diren edizio guztietan Lehiaketaren idazkaria eta dinamizatzaile gisa egindako lan eraginkorragatik. Era berean, Lehiaketako Epaimahaiko kide guztiei, beren jarrera sutsuagatik eta, jakina, kontakizunen egile guztiei, hauek benetako protagonistak baitira, Zientzia Fikzioarekiko interesa bizirik mantentzen dute, eta horiek gabe Lehiaketak ez bailuke tokirik izango. Guztiei eskerrak ematen dizkiet eta lehiaketan parte hartzeak aurrera egiten jarrai dezan nahi dut."

Fernando Plazaola Muguruza
ZTF-FCTko Dekanoa