home_cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

w_pro_inn_edu_07

Videos y animaciones en la docencia de la Biología Celular

Taldeko kideak

  • Beñat Zaldibar Aranburu (Koordinatzailea)
  • Eider Bilbao Castellanos
  • Ibon Cancio Uriarte
  • Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena
  • Urtzi Izagirre Aramayona
  • Amaia Orbea Del Rey
  • Maren Ortiz Zarragoitia
  • Pamela Ruiz Rodriguez
     

Laburpena

Bideoak eta animazioak prestakuntzan baliabide hezitzaile unibertsal bihurtu dira. Ikasgaietako kontzeptuak landu bitartean edo aurretik ikusteko aukerak ikasleei ikasteko prozesuan laguntzen die. Zoritxarrez, unibertsitate arloan promozio-bideoak hezkuntza helburu dutenak baino askoz ere ohikoagoak dira. Bideoaren aldeko apustua eta egungo ikaskuntza metodologiak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren parte dira. Flipped classroom delako metodologietan ezinbestekoa da bideoa erabiltzea.

Zenbait ikasgaitan, Zelulen Biologia eta Zelulen Biologia Molekularra ikasgaietan kasu, bideoa erabiltzeak modu deskriptiboan irakasten diren zelulen dinamika eta prozesu molekularrak eta zelularrak ulertzen laguntzen du, ikasleek ulertzeko, barneratzeko eta integratzeko zailtasunak izaten baitituzte. Gainera, informazio hori gaiak azaldu aurretik ematen bada, ikasleek aurretik beren kabuz kontzeptuak lan ditzakete gehiegizko ahaleginik egin gabe, nahikoa izango baita Interneteko konexioa duen gailu batean bideoak ikustea.

Hala ere, Interneten aurki daitekeen bideoen eskaintzan hautaketa egin behar da, guztien kalitatea ez baita berbera eta denak ez baitira ikaskuntza-irakaskuntza beharretara egokitzen.

UPV/EHUko Biologiako, Biokimikako eta Biologia Molekularreko eta Bioteknologiako graduak ia osorik gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira. Arlo horrekin lotutako bideoen % 90 ingelesezkoak direla eta YouTube edo Vimeo ingelesa ikasteko edo hobetzeko baliagarria izan daitekeen materialaren gordailu ia infinituak direla kontuan hartuta, eskoletan ingelesezko bideoak erabiltzea hemengo ikasleei ingelesa ikasteko baliagarria izan daiteke. Gainera, ikasgaiak english friendly izango lirateke, eta atzerriko ikasleak erakartzeko lagungarria izango litzateke, ingelesez eskainiko ez balira.

Ikasgaien edukietara egokitutako kalitatezko edukiak edukitzeak balioa erantsiko die egungo baliabideei eta ikasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzen lagunduko du.

 

Helburuak

Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: (1) Ikasleen artean e-learninga sustatzea Zelulen Biologia eta Zelulen Biologia Molekularra ikasgaien edukietara egokitutako bideo aukera batekin. (2) Ikasleei gai zerrendan kalitatezko informazio egokia txukun ematea, beren kabuz ezagutzak garatu ahal izateko. Hala, gai bakoitzari dagozkion kontzeptu nagusiak indartzeko helburuz, bideoen testu osagarriak idatziko dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. (3) Flipped classroom edo ikasgela alderantzikatuaren kasu bat diseinatzea, irakasle taldeak aurrez hautatutako bideoak ikusiz.