w_insercion_laboral_titulados

Tituludunen lan-munduratzea

Zientzia eta Teknologia Fakultateak, ZTFIAZen bidez, tituludunentzako enpresetatik jasotako lan-eskaintzak kudeatzen ditu.

Prozedura

  1. Lanpostu bat eskaini nahi duen enpresak, eskakizuna ZTFIAZeko kideei bidali beharko die, non hauek lan-eskaintzaren publizitatea egingo duten tituludunen artean.
  2. Fakultatera modu erregularrean iristen diren eskaintza hauek jaso nahi dituzten tituludunek, tituludunen banaketa-zerrendan sartzea eskatu behar dute: http://list.ehu.es/mailman/listinfo/ztfegresados.

Zientzia eta Teknologia Fakultateak eskaintzen dituen titulazioak

  • Graduak: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematikak, Kimika eta Fisikan eta Ingeniaritza Kimikoan Gradu Bikoitza.